viernes, 16 de noviembre de 2012

PROIEKTU BERRIETAN PARTE HARTZEN





EMAKUMEAK ERE, KALEAN KORRIKA





Korri egitea gero eta sustraituago dagoen ohitura da. Joera honi jarraiki, Tolosan emakume korrikalarien Honekin taldean aritzen dira hamabost emakume inguru.

Behobia-Donostia lasterketan, parte hartzen zuten emakumeen portzentajea Europako gainerako lasterketetakoa baino baxuagoa zela eta, emakumeak kalera kirola egitera irteteko jarduerak martxan jartzen hasi ziren. Horrela, emakume korrikalari zenbait asteartero eta ostegunero elkartzen dira, Berazubi estadioan: “Lotsak alde batera utzi, eta kirola kalean egiteko bultzada ematea da helburua”, azaldu dute. 

Itsaso Leunda triatoilaria da prestatzailea, eta maila guztietako jendeak parte hartzen duela azaldu du: “Entrenamendu pertsonalizatuak prestatzen ditugu, eta hiru maila egin ditugu. Horrela, edonork parte har dezake”. Korri egin nahi duten emakumeek, beraz, Berazubi estadiora azaltzeko aukera dute, astearte eta ostegunetan, 19:30ean, ordu beteko saioak egiteko.

Bere aldetik, Aitor Odriozola babesleak, honakoa azaldu du: “Helburua emakumeak kirola egin dezaten animatzea da. Bizi osasuntsu batek gure irudia ere hobetu egiten du, eta guk edertasuna eta osasuna batera ikusten ditugu”.

Aipatzekoa da, taldeko bost kidek parte hartu zutela igandean  ospatuko zen Behobia-Donostia lasterketan.

GUZTIAK ONGI ETORRIAK IZANGO ZARETE!!!

1 comentario:

  1. Animo neskak! Ea eguberrietan zuekin korri egiteko aukerarik daukaten!!!

    ResponderEliminar